CONTACTO

ILUSTRE COLEGIO NOTARIAL 
DEL PAÍS VASCO

Calle Henao, 8 · 48009 Bilbao

Teléfonos:
944 240 560
944 240 194

Fax:
944 232 110

Correo eléctronico:
colegio@paisvasco.notariado.org

Horario: De 9 a 14 horas de lunes a viernes

Ir a página de contacto

Kontsumitzailearentzako arreta

Kontsumitzailearentzako Arreta Zerbitzua Notario Elkargoaren egoitzan dago eta Kepa Loizaga Iruretagoiena abokatu jaunak koordinatzen du. Bai notariotzei bai notarioen zerbitzuen erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuei dagokienez, bere eginkizun nagusiak hurrengoak dira:
 
Notarioek eman dituzten zerbitzuei buruz kontsumitzaileek egindako erreklamazio edo kexak bideratzea eta konpontzea Notario Erregelamenduaren 146. Artikuluan ezarritako arbitraje-prozedurari jarraituz.
 
Jendaurreko arreta ematea astean behin (ostiraletan 10:30etatik 13:30etara) eta Notariotzen zerbitzu eta funtzionamenduari buruz erabiltzaileek egindako kontsultak argitzea.
 
Notario Elkargoa hainbat kontsumo-erakundeekin koordinatzea, azken hauek publiko zein pribatuak izan, notario-arazoei buruz kontsumitzaileek egindako galderak edo kexak bideratzeko. Halaber, aipatutako erakundeekin batera lanean dihardu baterako jarduerak garatzeko eta erabiltzaileentzat interesgarria den informazioa elkarren artean emateko.
 
Administrazio Publikoekin eta erakunde pribatuekin elkarlanean aritzea ikastaroak, mintegiak, mahai-inguruak eta bilerak egiteko higiezinen trafiko juridikoari buruzko gaiak kontsumitzailearen ikuspuntutik tratatzeko, eta Lankidetza Hitzarmenak, ikerketak, txostenak, informazio-liburuxkak edo baterako argitalpenak egitea proposatzea.

Elige a tu notario

Tu Protocolo