Elkargoaren Historia - Colegio Notarial de País Vasco

Elkargoa
Elkargoaren Historia
Sorrera
Bizkaiak, hiru urteko epealdi laburrean, bere Notarioen Elkargoa izan zuen, 1902. urteko otsailaren 26ko Errege Dekretuaren ondorioz; elkargo hori Burgosko Elkargoaren notario-barrutiaren mende zegoen. Hori gorabehera, 1980. urtean sortu zen Bilboko Notarioen Elkargoa eta bere sorrera 1481/1980 Errege Dekretuaren bidez 1980.ko irailaren 15ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. 1981.eko urtarrilaren 1ean jarduten hasi zen eta Arabako eta Bizkaiko Lurralde Historikoak barne hartu zituen, une horretaraino Burgosko Notarioen Elkargoaren mende zeudenak.
Azkenik, urtarrilaren 19ko 45/2007 Errege Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Notario Elkargoa sortu zen, 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena. Elkargo hau Euskadiko Autonomi Erkidegora egokitu da eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak hartzen ditu.
Beste alde batetik, abenduaren 29ko 55/1999 Legeak kidego bakarrean batu zituen notarioak eta antzinako merkataritzako artekariak, eta 2000ko urriaren 1ean elkargo honetan kolegiatuta geratu ziren Arabako eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan zihardutenak.
Gobernu Organoak
Elkargoa Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak gobernatzen dute. Batzar Nagusia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jardunean dauden notarioek osatzen dute eta Zuzendaritza Batzordea elkargokideek hautatzen dute zuzeneko sufragioaren bidez.
Zuzendaritza Batzordea hurrengoek osatzen dute: Dekano-presidentea, 2 Dekanorde, 2 Zentsore, Diruzaina eta Idazkaria. Notario-barrutietan Zuzendaritza Batzordeak berak izendatutako Ordezkari baten eta zenbait Ordezkariordeen laguntza du.
Eginkizunak
Besteak beste, hurrengo eginkizunak azpimarratu behar dira:
- Notario-lanbidearen ordezkaria eta babeslea izatea.
- Elkargokideen jarduera profesionala bideratzea, etika eta duintasun profesionala, modu zuzenean jardutea eta partikularren eskubideak behar beste errespetatzea zainduz.
- Intrusismo profesionala ekiditeko neurriak hartzea.
- Lege orokorrak eta bereziak betetzea eta elkargokideei betearaztea.
Halaber, herritarrek Foru Aldundiekin eta Udalekin dituzten zerga-betebeharrak bete ditzaten erraztea.
Azpimarratzekoa da Bizkaiko notariotzak eskrituren zergen likidazio telematikoa egiten lehenengoak izan zirela.
Notariotzak
Euskal Herriko Notario Elkargoaren lurraldean 146 notariotza daude, 21 Arabako Lurralde Historikoan, 76 Bizkaiko Lurralde Historikoan eta 49 Gipuzkoako Lurralde Historikoan, honela banatuta:
Araba
Vitoria 16; Laudio 2; Laguardia 1; Agurain 1; Amurrio 1.
Bizkaia
Bilbo 33; Basauri 3; Erandio 1; Galdakao 2; Getxo 5; Leioa 1; Urduña 1; Barakaldo 5; Sestao 2; Portugalete 3; Santurtzi 2; Durango 3; Amorebieta 1; Elorrio 1; Ermua 1; Areatza 1; Gernika 2; Bermeo 1; Lekeitio 1; Markina 1; Mungia 2; Ondarroa 1; Balmaseda 2; Karrantza 1.
Gipuzkoa
Donostia 15; Andoain 1; Arrasate-Mondragón 3; Azkoitia 1; Azpeitia 1; Beasain 1; Eibar 3; Elgoibar 1; Hernani 1; Hondarribia 1; Irun 4; Lasarte-Oria 1; Oñati 1; Ordizia 1; Pasaia 1; Errenteria 3; Segura 1; Tolosa 3; Bergara 2; Zarautz 2; Zumarraga 2; Zumaia 1.
Elkargoaren egoitza
Euskal Herriko Notario Elkargoa kutsu eklektiko handiko mehelinen artean dagoen eraikin batean dago, harlanduzko obra antza duen iztukuz apaindua, eta Bilboko erdigunean, Henao kaleko 8. zenbakian kokatuta dago. Elkargoaren egoitza izan baino lehen, eraikinean “La Gaceta del Norte” egunkariaren bulegoak eta errotatibak egon ziren.
Jendaurreko zerbitzuak
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen notarioek sinatutako dokumentuak legeztatzea eta dokumentu horiei argibideak ezartzea, atzerrian eragina izan behar badute.
Bilboko barrutiko agiritegian dauden 25 urtetik gorako dokumentuen kopiak igortzea.
KONTSUMITZAILEA INFORMATZEKO NOTARIO-ZERBITZUA
Arreta zuzena da ostiraletan, 10:30etatik 13:30etara, Elkargoaren egoitzan, Henao kalea, 8 - Bilbo, Kepa Loizaga Iruretagoiena jaunaren eskutik.
DONOSTIAKO NOTARIO-ORDEZKARITZA
Hondarribia kalea, 6 - 1. solairua - 20004 - DONOSTIA
Tel.: 943 427 860 - Faxa: 943 435 336
GASTEIZKO ORDEZKARITZA
Alava jenerala kalea, 18-2. solairua - 01005 - GASTEIZ
Tel.: 945 144 730 - Faxa: 945 144 730