Agiritegi Probintziala - Colegio Notarial de País Vasco

Informazioa
Artxibo Probintziala
Bizkaiko Artxibo Historiko Probintziala probintzian dauden administrazio zentralaren organoek ekoizten duten dokumentazioa hartzen duen erakunde bat da. Dokumentazio hori zaintzen eta gordetzen du modu seguru eta ordenatuan, tresna deskribatzaileak idazten ditu dokumentazio hori eskuragarria izan dadin eta dokumentazio hori zabaltzen du Administrazioak, ikertzaileek eta beste erabiltzaile guztiek bere berri jakin dezaten erraztuz.
Bizkaiko Artxibo Historiko Probintzialaren dokumentu-funtsen hasierako eta lehentasunezko mamia 100 urtetik gorako notario-protokoloak dira, probintziako barrutiko agiritegietatik datozenak. Horiekin batera probintzian dagoen Estatuko Administrazio Zibilaren dokumentazioa sartu ohi da.
Helbidea eta Kontaktua
C/ Henao, 8
48009 Bilbo
Telefonoa eta faxa: 944 24 22 36
Arabako Artxibo Historiko Probintzialak notarioek eta Arabako probintziako Estatuko Administrazio Publikoak ekoiztutako dokumentazioa kudeatzen du, bitarteko artxiboa eta artxibo historikoa izatearen fasean. Horretarako bere biltegietan gordetzen dituen dokumentuak erregistratu, inbentariatu, kontserbatu, berriztatu eta hedatzen ditu eta haien kontsulta baimentzen du, herritarrek artxibo publikoak ikusteko duten eskubidea bermatuz.
Artxibo Historiko Probintzialek 1931ko azaroaren 12ko Dekretuan dute jatorria, bertan ezartzen baita 100 urtetik gorako notario-protokoloak artxibo hauetan bildu behar direla. 1947. urtera arte Artxiboa osatzen zuen funtsa Gasteizko Notario-barrutiaren Protokoloen Artxiboarena zen, baina handik aurrera Arabako probintziako 100 urtetik gorako notario-protokoloak jasotzen hasi zen. 1949an Gasteizko Hipoteken Erregistroa eta Jabetza Erregistroa gehitu ziren, eta 1958an Laguardia eta Amurrioko Hipoteken Erregistroak ere gehitu ziren.
Helbidea eta Kontaktua
Zumakadi Ibilbidea 21
01006 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 18 19 27
Fax: 945 18 19 37
e-mail: archivo@araba.eus
Artxibo Historiko Probintzialek 1931ko azaroaren 12ko Dekretuan dute jatorria, bertan ezartzen baita 100 urtetik gorako notario-protokoloak artxibo hauetan bildu behar direla. Geroagoko xedapenetan Artxibo Probintzialen eskumenak handitzen dira epaitegietako, Jabetza-erregistroetako, Ogasun-ordezkaritzetako eta abarretako dokumentazioa biltzeko. Prozesua maiatzaren 8ko 914/1969 Dekretuarekin bukatu zen, Administrazio Zibilaren Artxibo Orokorra sortzen zuena, eta bertan ezarri zen Probintziako Administrazio Zentralaren erakundeek ekoiztutako dokumentazio guztia Artxibo Historiko Probintzialetara bidal zedin.
1947an Azpeitia, Bergara eta Donostiako notario-protokoloak antzinako Oñatiko Unibertsitatearen eraikinera eramaten hasi ziren, estilo errenazentistako eraikina zena, eta hurrengo urteetan Tolosako protokoloak Gipuzkoako Artxibo Orokorrera eraman ziren, herri horretan bertan zegoena, eta han jarraitzen dute oraingoz Gipuzkoako Foru-aldundiaren ardurapean.
(Iturria: Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialaren web-orria)
Helbidea eta Kontaktua
C/ Ibarra Zelaia, 4
20560 Oñate
Telf. 943 71 80 50