Sozietateak - Colegio Notarial de País Vasco

Sozietateak

Espainiako zuzenbideak hainbat sozietate mota arautzen du, eta sozietate horiek eratzeko beharrezko baldintza Notarioaren aurrean eskritura publikoa egilestea da, eta une honetan sortuko da eta jarduten hasiko da sozietatea.

Sozietatea Notarioaren aurrean eratu ondoren Merkataritza Erregistroan erregistratu beharko da beharrezko izaerarekin, baina hori egin baino lehen dagozkion zergak ordaindu behar izan dira eta IFK identifikatzailea lortu behar izan da. Gaur egun, izapide hauek telematikoki egin daitezke Euskal Herriko notariotzetan 24 orduko epean gutxi gora behera.

Lau merkataritza-sozietate mota daude: kolektiboa, komanditarioa, mugatua eta anonimoa. Garrantzitsua da sozietate mota egokiena ganoraz erabakitzea, garatu nahi den jarduera eta bestelako baldintza partikularrak kontuan hartuz. Erabakia hartu baino lehen kontsulta egin Notarioari, honek zure aukera asmatzeko beharrezkoa den informazioa emango baitizu dohainik.

Kontuan hartu behar den faktore garrantzitsu bat da erkideen ondare-erantzukizuna nolakoa izango den, mugatua bada hartzekodunen aurrean sozietateari emandakoarekin bakarrik erantzungo baita, baina mugatua ez bada erkideek bere ondasun guztiekin erantzungo baitiete sozietatearen zorrei.

- Erkide guztien erantzukizuna mugatu nahi ez bada, hurrengo sozietateen artean aukera daiteke:

Sozietate Kolektiboa (S.K.)

Sozietate Komanditario Sinplea (S.Kom.)

Akzio Bidezko Sozietate Komanditarioa (A.b.S.Kom.)

-  Erkide guztien erantzukizuna mugatu nahi bada, aukera Sozietate Anonimoaren (S.A.) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietatearen (S.M.) artean egongo da, merkataritza trafikoan ohikoenak direnak. Izan ere, Sozietate Mugatua da gehien aukeratzen dena, alde handi batekin, sozietate mota bat erabaki behar denean.